Kontaktatu

Euskarri berriak zaintzaileen eskura

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
      • Hainbat ekimen, hala nola etxeko zainketen plan pertsonalizatuak erabiltzea, teknologia berriek lagunduta, erakusten ari dira oso baliagarriak direla zaintzaileen lan-karga arintzeko, ezagutza gehiago eta hobeak ematen baitizkiete.
        • Zainketen harreman-eredu berriak adinekoen, horien senideen eta profesional soziosanitarioen partaidetza behar du halabeharrez.

Envejecimiento en Europa: una mirada a las personas mayores’ (‘Europako zahartzea: adinekoei begirada’) txostenak, Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) egindakoak, agerian jarri du 65 urtetik gorako biztanleen mendekotasun-indizea biztanle aktiboekiko % 23,5etik (2001ean) % 30,5era (2018an) jaitsi dela Europan, eta 2050ean indize hori % 49,9raino iritsiko dela aurreikusi da.

Adinekoei arreta emateko, «zaintzaile ugari behar da ezinbestean hainbat mendekotasun-maila duten adinekoak zaintzeko», azaldu du IMQ Igurcoko Asistentzia-zuzendari Naiara Fernandezek.

Adituaren aburuz, urtero azaroaren 5ean ospatzen den Zaintzaileen Nazioarteko Egunaren esparruan, «zaintzaleei laguntza eman behar zaie, prestakuntzaren, tresna teknologikoen eta asistentzia-baliabide egokien bitartez, lehenik, mendekotasuna duten pertsonek zahartze-prozesuan zehar behar izaten dituzten zainketa-beharrak betetzeko eta, gainera, zaintzaileen osasun fisikoa, psikologikoa eta soziala zaintzeko, gehienetan, lan nekeza egiten baitute, eta hori estresagarria izan daiteke eta, gainera, ez da nahiko aintzat hartzen».

Fernandez doktoreak hau azpimarratu du, halaber: «gero eta arreta handiagoa ematen zaio zainketen harreman-ikuspegiari, zeinean adinekoek, horien senideek eta profesional soziosanitarioek parte hartzen duten».

Etxeko zainketen planak

Mendekotasuna duten pertsonen etxeetan lan egiten duten zaintzaileei laguntzeko, «etxeko zainketa-planak garatu dira, eta horiek profesional soziosanitarioen ezagutza mendeko pertsonaren etxera eramaten dute, eta zaintzaileari laguntzen diote eguneroko zaintzan. Plan horiei esker, mendekotasuna duten pertsonei ematen zaizkien zainketen kalitatea hobetu daiteke, eta autonomia-galera prebenitzen eta atzeratzen laguntzen dute, ahal den neurrian, eta pertsona horiek beren ingurune soziofamiliarrean ahalik eta denbora gehien egotea errazten dute. Halaber, etxean ematen diren zainketa soziosanitario guztiak koordinatzea ahalbidetzen dute, zainketaren erantzunkidetasuna sustatuta», adierazi du Elgezuak, IMQ Igurcoko eguneko zentroetako zuzendariak.

«Hasiera batean, mendekotasuna duen pertsonaren balorazio osoa egiten da eskala geriatriko estandarizatuen bidez, eta erraz erantzuten zaio online galdetegi bati, konponbide teknologiko erraz baten bidez. Datu horiek IMQ Igurcoko profesionalek balidatutako algoritmoekin aztertzen dira, sindromeak eta arriskuak identifikatuta. Emaitzak aztertu ostean, plataformak berak zaintza-plan indibidualizatu bat sortzen du, adinekoaren eta horren familia-ingurunearen premia larrienetara egokitua, eta pertsona zaintzeko egin beharreko esku-hartze batzuk gomendatzen ditu, egun eta asteka zehaztuta», azaldu du Elgezuak.

IMQ Igurcon zainketa-plana berrikusi eta balidatzen da zaintzailearekin batera. Zaintzaileak, halaber, IMQ Igurcoko profesionalen hainbat laguntza-zerbitzu ditu eskura, hala nola mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko eskura dauden zerbitzuei eta laguntzei buruzko aholkularitza, zainketak optimizatzeko gomendioak, zaintzailearentzako jakintza-alor anitzeko prestakuntza laburrak eta zainketa-kudeatzaile figura, hots, «adinekoentzako arretan aditua den figura, zaintzaileari bere lanean laguntzen diona eta zainketa-planaren kontrolari eta jarraipenari laguntzen diona».

etxeTIC eredua arrakastatsua

Etxeko zainketa-planak sortzeko plataforma teknologiko horren garapen «aintzindariari» esker, Bilboko IMQ Igurco Etxaniz eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegitura sarekoa– «etxeko zainketa-planen plataforma teknologiko hori erabiltzen duen lehenengo etxeTIC eguneko zentroa martxan jartzeko pribilegioa eta erantzukizuna izan ditu, eta horren emaitzak arrakastatsuak izaten ari dira», adierazi du Elgezuak.

Behar izanez gero, eguneko zentroak eta egoitzak

Fernandez sendagileak hau adierazi du gainera: «mendekotasuna duten adineko gehienek beren etxean geratu nahi dutela egia bada ere, sindrome geriatrikoek, hala nola presio-ultzerek, desnutrizioak, errepikapen-erorikoek, deliriumak eta beste batzuek, edo sintoma psikologikoek eta jokabide-sintomek, dementzia badago, arriskuan jar dezakete nahi hori, baita zaintzaile nagusiaren osasun psikikoa eta mentala eta, ondorioz, adinekoa eguneko zentro edo egoitza batean sartzea erabakiko da».

IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko Asistentzia-zuzendariaren hitzetan, «eguneko zentroak eta egoitzak asistentzia-baliabideek mendekotasuna –txikia, moderatua edo osoa– duten pertsonen beharretara egokitzen diren zainketak eman ditzakete. Adinekoei arreta ematen guztiz espezializatuta dagoen jakintza-alor anitzeko taldea izateko bermea eta zainketak errazteko berariaz taxututako azpiegitura direla eta, hori guztia, Administrazio Publikoak ezarritako betekizunen arabera, eguneko zentroak eta egoitzak erabaki egokiak izango dira, etxeko zainketarik mahaigaineratzen ez bada edo zainketak nekez jasaten badira».