• eu
Kontaktatu

Adinduek beren etxeetan ematen duten denbora luza dezake teknologia berrien erabilerak

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Tresna teknologikoak erabili eta etxean zainketa profesionalizatuak emateko planak aplikatzen badira, sindrome geriatriko nagusiak goiz prebenitu, detektatu eta tratatuko dira eta, hortaz, adinekoen eta horien zaintzaileen osasuna eta bizi-kalitatea hobeak izango dira.
  • Naiara Fernández medikuaren  hitzetan: «adinekoek bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalari egiten dioten ekarpena gorabehera, subjektu aktibo diren aldetik, diskriminazioaren eraginpean jarraitzen dute, adindun izateagatik, eta, ondorioz, osasun fisiko eta mental kaskarragoa, isolamendu sozial handiagoa, bakardadearen pertzepzio handiagoa, finantza-segurtasunik eza eta, azken batean, bizi-kalitate txarragoa izan dezakete».

Euskadin, Eustaten datuen arabera (2021), biztanleen % 22,5 –hain zuzen, 494.364 biztanle, Bizkaia lurralde historiko zahartuena izanda– 65 urtetik gorakoa denez, «mendetasun-egoeran dauden adineko gehienek beren etxeetan jarraitu nahi dute. Hala ere, sindrome geriatrikoek (presioko ultzerak, desnutrizioa, eroriko errepikakorrak, deliriuma eta beste batzuk) edo dementzia kasuetan sintoma psikologikoak eta jokabidezkoak agertzeak arriskuan jar dezake nahi hori, baita zaintzaile nagusiaren osasun fisikoa eta mentala ere, eta, hortaz, adinekoa egoitza batean sartzeko erabakia hartu beharko da», agerian jarri du Naiara Fernández medikuak, IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko Asistentzia zuzendariak.

«Mendekotasuna duen adinekoak etxean ematen duen denbora luzatzeko, eta haren zaintzailea zaintzeko», IMQ Igurcok tresna teknologiko bat garatu du, hainbat galdera erantzunez, hau egiteko: «mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren egoera kliniko, funtzional, kognitibo eta emozionalerako hurbilketa diagnostikoa; eta zaintzailearen karga emozionala neurtzea; profesionalek garatutako eta IMQ Igurcoko profesionalen ezagutzan eta nazioarteko ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta identifikatutako premietara egokitutako esku-hartze programak abian jarrita», nabarmendu du Geriatriako espezialistak.

«Gure helburua da pertsona arretaren erdian jartzea, gabeziei (klinikoak, funtzionalak, kognitiboak) ekiteko ikuspegitik haratago, haien beharrak ikuspegi biopsikosozialetik aztertuz, zainketak, etxean ere, jasotzeko lehentasunen arabera», adierazi du.

Halaber, plataforma horri esker, «zaintzaileak zaindu daitezke, eta horien % 89 emakumeak dira, eta datu horrek agerian jarri du haien lanaren garrantzi itzela aintzat hartzeko astia ez duen gizarteari –erritmo zoroan bizi baita batzuetan– egiten dion ekarpen ekonomikoa, soziala eta kulturala».

Adinagatiko diskriminazioaren kontra

Nazio Batuen Erakundeak urriaren 1a Adinduen Nazioarteko Eguna izendatu zuen, eta egun horren esparruan, IMQ Igurcoko adituak hau azpimarratu nahi izan du: «adinekoek bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalari egiten dioten ekarpena gorabehera, subjektu aktibo diren aldetik, diskriminazioaren eraginpean jarraitzen dute, adindun izateagatik, eta, ondorioz osasun fisiko eta mental kaskarragoa (diagnostikoak eta tratamendu medikoak jasotzea murriztuta), isolamendu sozial handiagoa eta bakardadearen pertzepzio handiagoa, finantza-segurtasunik eza eta, azken batean, bizi-kalitate txarragoa izan dezakete».

Adinduen Nazioarteko 2022ko Egunaren gaia hau da: “Adinduen erresilientzia mundu aldakor batean”. Goiburu berak emakume adinduen ekarpena ere barne hartzen du.

Naiara Fernández doktoreak nabarmendu duen bezala, «adinagatiko diskriminazioa ez ezik, bizitzan zehar metatutako generoagatiko diskriminazioa ere gehitzen zaie emakumeei, eta, hortaz, desberdinkeria horiek are gehiago larriagotzen dira. Emakumeen ekarpenak aintzat hartu behar dira, emakumeen hitzaren inklusioa sustatu eta emakumeen beharrak eta ikuspegiak ezagutu, gure erronka lokal, nazional eta globalei erantzungo dieten politikak sortzeko».

«IMQ Igurcok bat egin du aintzatespen horrekin», jarraitu du azaltzen IMQ Igurcoko adituak, «bat egin du entzute aktiboarekin, adinduen, gure zentroetan bizi diren mendeko pertsonen eta, zaintzaileen –gehienetan, emakumeak– premiak identifikatzeko».

2050ean adinduen kopurua bikoiztuko omen da

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, munduko biztanleriaren osaera izugarri aldatu da azken hamarkadetan. Izan ere, 1950etik 2010era bitartean, mundu osoko bizi-itxaropena 46 urtetik 68ra igo zen. Mundu mailan, 65 urteko edo hortik gorako 703 milioi pertsona zeuden 2019an.

Datozen hiru hamarkadetan, adinduen kopurua bikoitza baino gehiago handituko dela kalkulatzen da: 2050ean 1.500 milioi pertsona baino gehiago egongo dira. Eskualde guztietan handituko da biztanle adinduen kopurua 2019tik 2050era bitartean.